XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Klara esnarazia zuen amesgaiztoa aitzakiatzat hartuz, ikarak duen sustrai kulturalaz ari ziren.

Psikologikoki sakonenak kontsideratzen ditugun joeretan ere, ari zen Abel, ohiko leuntasun didaktikoaz, Iñaki Abaituak, oso poliki, ongi ahoskatuz eta pentsakor, perpausaren esanahiaz jabetu nahian bezala, ez dezagun konposturarik gal errepikatu zuenean.

-Zertaz ari haiz? Abelek irribarretsu, baina ohiko arrosa leuna erabat zuritu zitzaion masailetan.

Gero, besaulkitik altxatuz, nork galdu dik konpostura hemen? esan zion, eta hatz bat burura eramanez, zoraturik zegoela adierazi zuen.

Iñaki Abaitua ez zen leiho aurretik bueltatu.

Badiara begira jarraitu zuen, faroaren kliska tarteak neurtzen, baina artean laranja-kolore beteaz tindaturik ageri zen zerumuga, eta faroa itzalita zegoen.

Isilunea luzea izan zen.

Abel Osa parera hurbildu zitzaion arte.

Naturaltzat jotzen ditugun instintuak ere ikasiak direla ari zen esaten.

Hiltzeko beldurra, adibidez, magia-gizonen eta apaizen eragina da.

Anek hurbiltzeko eskatzen zion besaulkitik, eta Abel Osak obeditu egin zion.

Esertzerakoan, ordea, azken ideia biribildu nahian, apaizek eta magiagizonek sartu zigutek hiltzeko ikara errepikatu zuen.

Gero, isiltasun astun batek bildu zuen kanpoan, ostertz okrea errespetatuz, nagusitzen ari zen iluntasunaren isla.

Iñaki Abaitua ez beste guztiak ohiko lekuetan eserita zeuden.

Arantxa larruzko puf batean, zangoak yoga egiten ari balitz bezala gurutzatuta, Ion Igartuaren aurrean, oinetan ia.

Alberto, liburutegiaren zokoan gordea, ezin irakur zezakeen liburu baten orriak pasatzen ari zen.